XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko abendaren elez Soraluze SAN MARZIAL'EN.- Jun dan igandian ospatu zan emengo San Marzial deritxon basatxonuan urteroko eleiz-jai eta erromeriya.

Egualdiya ederra zala-ta ozte aundiya bildu zan basatxono onetan zar eta gaste.

Goizian-goiz oitura zarreko sopa-jana egin zan.

Amarretan jaupa nagusiya egon zan.

Eman zuana izan zan Aranguren'tar Joseba Mirena jaupariya.

Txonitza berriz oso ederki Aranguren'tar Martin txaunburubak.

Jaupa ondoren etxaideko ermandadiak ozte guziari eman zion beti bezela aragi piskabat ogi zati batekin.

Gero danboliñak egin zuan jotaldi bat eta laister danak bazkaltzera.

Arratsaldian oso erromeri ederra egin zan gastediya gogoz dantzatu zala.

Tamalez nazkagarrikeri bat ikusi genduan iñoiz basatxono onetan ikusi ez deguna.

¡Dantza zikiña dultzaña soñuan...!.

EZ BIAR BAT.- Gure lagun zintzo Ganuza'tar Alexander'an sei urteko seme zarrenak bi esku-muturrak ausi ditu muga batetik bera erorita.

Esan biarrik eztago tamalgarrizko gertaera dala au sendi arterako, eta une onetan laguntzen diegu guk ere seme errukarriaren gurasuei daukaten atsekabe mingotsian.

ARRATE'RA. - Datorren larunbatian da basatxono ospatsu onetara igotzeko eguna.

Au dala-ta asko dira emen ere, oitura ez galtziarren bertaratzeko asmotan daudenak.

¡Gora mendiko alaitasuna!.

NASKALDIYA.- Egun batzuk Elorrio'n igarota atzera bigurtu-da gure artera, Gabilondo'tar Igo, U. B. B.-eko lendakariya.

- Zarautz'en aurkitzenda itxas-aidiak artzen gure lagun jeltzale, Aldai'tar Ixaka, bere emaztiakin.

- Igandian Bilbao'n izan-da atzera bigurtu dira gure lagun Garmendia'tar Gotzon eta Iriondo'tar Errapel.

- Lengo igandian poz-pozik agurtu giñuzen emen, Ermu'ko Jungitu'tar Miren eta Eibar'ko Astigarraga'tar Todore neskatilla abertzaleak. ZELETA.